domingo, 28 de febrero de 2021

Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza- 1go saioa

Lehen saioan landutako gaia ideologia aniztasuna izan zen, non tolerantzia, errespetua eta enpatia bezalako balio demokratikoak izan ziren ardatz. Saio honen helburua gure jarrerak zeintzuk diren ikustea izan zen. Balio hauek landu genituen, gizarteko eragileen lekuan jarriz, eta horrela ikuspuntu desberdinak bereganatuz, eta oro har gure posizionamendua zein zen identifikatu genuen, egoera ezberdinen aurrean. 

Lehenik eta behin, norberak bere kabuz balioak definitu genituen, horrela horiek ezagutuz, ulertuz eta kokatuz. Bestalde, guk gizartearekiko daukagun tolerantzia, errespetu eta enpatia maila neurtu genituen, eta horrekin lotuta, gaur egun pil pilean dauden gazte eta ertzainen arteko istiluak aztertu, hauen zergatiaren inguruan hausnartu, eta eragile bakoitzaren jarrera ulertu ondoren posizionatu egin ginen. Hirugarren jarduera kafe bat hartzeko eta ez hartzeko famatu bat aukeratzearena izan zen, non bakoitzaren alderdi positiboak eta negatiboak adierazi genituen. Ariketaren bidez, elkarrizketa baten egoeran jartzeko eta hura bideratzeko gai ote ginen ikusi genuen. Lanketa egin ostean, berriro ere aurretik aipatutako 3 hitz horien inguruan geure buruaren maila neurtu eta kokatu genuen, eta horrela behin testuinguru baten aurrean egonda aldaketaz jabetu ginen. 


Hasieran batean kontzeptuak definitzea zaila egin zitzaigun, bakoitzaren definizio zehatza ez baigenekien eta haien arteko desberdintasuna ez baigenuen identifikatzen. Gainera, aldi berean, post it-etan geure burua maila batean zehazki adieraztea asko kostatu zitzaigun, ez ziolako egiten egoera zehatz bati erreferentziarik, hots, testuinguru batean kokatu behar dugu gure burua balioen maila neurtzeko. Hasieran oso enpatiko eta tolerante ginela pentsatzen genuen, baina  ariketa egin ondoren, konturatu gara kostatzen zaigula gurekin bat ez datorren ideia edo jarrera onartzea. Bestalde, aurka dauden eragileen ariketan identifikatzen ginen kidearen alerdi positiboak eta kide ez zirenen alderdi negatiboak oso erraz antzeman genituen, aldiz, alderantziz zalantza ugari sortu zitzaizkigun. Azken batean, uste dugu askotan autokritikoak izateko ez garela gai eta besten alderdi txarrak ikusteko gai garela bakarrik, arrazoiak eta testuingurua kontuan izan gabe. Bakoitzak bere alderdia defenditzen du eta askotan ez gara gai edo ez dugu nahi besteen ikuspegia ulertzeko.

Kafearen ariketari dagokionez, konturatu gara kontrako iritziak ez ditugula errespetatzen, hau da, pertsona errespetatzen dugu baino ez bere ideiak, aldiz, identifikatzen eta ideologia berdina daukagun gizarte taldeekin toleranteagoak eta enpatikoagoak gara. Horregatik, erosotasunera jotzea nahiago dugu, eztabaida sortzen bada zaila egiten baitzaigu bestearekin enpatizatzea.

 

Hausnarketari bukaera ematearren, gaia hezkuntzara ekartzea interesgarria dela uste dugu; irakasle izango garen horretan gure ikasle direnei balio hauek transmititu behar dizkiegu, haurrak gure gizartearen etorkizuna direlako. Pertsona on, errespetuzkoak eta toleranteak hezi behar ditugu lanketa ezberdinak gauzatuz, orainean eta etorkizunean pertsona guztiak diren modukoak onartu ditzaten. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

FIN DE LA EXPERIENCIA

Este viaje parece que comenzó ayer, pero ya está llegando a su destino final. Como en todos los procesos de la vida hemos aprendido sobre mu...