Mostrando entradas con la etiqueta MODULOA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta MODULOA. Mostrar todas las entradas

miércoles, 21 de abril de 2021

Azken posta Modulua

Ia konturatu gabe, bidaia honen amaierara iritsi gara! Lan modular oso aberasgarria izan da, batez ere gaiagatik eta hau lantzeko moduagatik, hau da, ez gara mugatu edukien edo kontzeptuen alderdi teorikoa lantzera, baizik eta modu praktikoan eta, batez ere, desberdin batean egin dugu. Beraz, lanari amaiera emateko, azken post honetan, lau hileko honen laburpen txiki bat egingo dugu. 

Ibilbide honen lehen etapan, aniztasun hitzak biltzen dituen ñabardura guztiak ezagutzen hasi ginen. Horretarako, Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan ikasgaiaren eskutik ipuinen bidez aniztasunaren bidean jarri ginen. Horretarako, Ipuin Lanketa deritzon ariketa gauzatu genuen, non aniztasunaren gaia jorratzen zuen ipuin bat aukeratu behar izan genuen, eta hura gainerako ikaskideen aurrean kontatu. Jarduera hori erronka bat izan zen, baina, aldi berean, ikaskuntza bat, hau da, batetik, aniztasunaren oinarrizko ideiak zabaltzeko aukerak eman zizkigun, eta bestetik, irakasle bezala lanean ari garenean, egoera bati aurre egiteko edo erantzuna emateko lagungarria izan daiteken ipuinen zerrenda luzea ezagutu dugu. 

Gaiarekin jarraituz eta honetan pixkanaka gehiago murgilduz, ikasgelan, bereziki, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza ikasgaian egin genuen ariketa izan zen hurrengo pausoa: ideologien edo iritzien aniztasunari buruz hausnarketa egitera eraman gintuena. Gatazkei buruzko bideo batzuk ikusi genituen, lehen begiratuan definitzen errazak ematen duten hitzak definitzen saiatu ginen (errespetua, tolerantzia...), baina garrantzitsuena zera izan zen: geure buruaren inguruan, maila pertsonalean, hausnartu genuen, egiaztatzeko benetan besteak beste, pertsona enpatikoak garen, toleranteak garen edo besteen iritzia errespetatzeko gai garen. Beste hitz batutzuetan esanda, inoiz bizi izan ez dugun egoera bat aurpegien aurrean jarri zigun ariketak: pertsona gisa zalantzan jartzea. Gainera, gogoeta pertsonalerako aukera horretan, gure pentsamendu kritikoa garatzen jarri du, inguruan ditugun gai eztabaidagarriei buruz ditugun iritziak indartzen lagundu digula uste baitugu. 

Aniztasunaren beste alderdi batean sakonduz, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza ikasgaiari esker pertsonen arraza edo jatorri aniztasunean gehiago ikastea eta hausnartzea ahalbidetu gintuen. Ikasgelan, pertsona batzuek beren arrazaren eta jaioterriaren arabera gizartearengadik jasotzen duten balorazio, jarrera edo tratuaren inguruan jardun genuen. Aniztasunaren alderdi hau, gure ustez, gaur egun, oraindik ere, arraza minoritario eta maila ekonomiko baxuko pertsonak zailtasun nabarmenak dituzte gizarteko hainbat eremutan, munduak haien inguruan dituzten aurreiritziak direla eta. 

Bidean aurrera, poliki-poliki aniztasunaren kontzeptua aberasten eta geure ikuspegia zabaltzen joan gara, eta horretarako, oraingoan, elkarte ezberdinen eskutik hitzaldiak eta testigantzak anitzak ezagutzeko aukera izan genuen. 
Lehenik eta behin, Kike Amonarriz bistan etorri zitzaigun euskara den hizkuntza minoritarioaren egoera soziologuistikoa azaltzera, horrela maila gertuago batetik ezagutuz eta aztertuz. Bestalde, hezkuntza esparruari erreferentzia txiki bat egin nahi izan zion “irakasle Euskal Herrian” izateak suposatzen duenari garrantzi handi bat emanez. Hau da, gaur egun gure belaunaldiak irakasle bezala dituen erronkak eta gertutitk jarritu beharreko aldaketak nabarmenki azpimarratu zituen. Hala eta guztiz ere, euskararen normalizazioa lortzeko, aitortu gintuen hezkuntza sistema kasu askotan euskalduntze bide bakarra dela, eta une honetan sekulako beharra daukala odol berriarena eta gainera odol berri aktiboarena, ideiekin, proposamenekin... Hau da, sistemak gure beharra dauka, beraz, hizkuntza biziberritzeri begira, izan gaitezen aktibo eta pasionalak. 

Hitzaldiz-hitzaldi, Begisare elkartekoen bisita izan genuen Eskola Inklusiboa ikasgaiaren eskutik. Erretinosis pigmentarioari buruz hitz egitera etorri ziren, baina aldi berean, guri parte hartzeko aukera eman ziguten. Hau da, maila teoriko bat ezagutzeaz gain, maila praktikoago batetik ere, lehen pertsonan gaixotasun horietan murgildu ginen, 3D betaurrekoekin. 
Batetik, hitzaldian konturatu ginen gizartea pertsona zehatz batzuetzan dagoela pentsatuta edo zuzendua, horrela beste batzuk baztertuta geratzen direlarik. 
Bestetik, gu protagonista izan ginen jardueran berehala haien lekuan jarri benetan ohartu ginen gizartean dituzten trabetaz, eta orokorrean irisgarritasuna ez dagoela bermatuta. Baina, bereziki haiek aipatutako esaldi batekin geratu ginen: “ez zaigu desberdin tratu behar, eta zorigaiztokoak bagina bezala”. Begiak zabaldu eta pertsona ikustarazten saiatu behar gara eta bigarren plano batean utzi gaixotasuna. 

Jarraitzeko, Unrwa elkarteko kideak ezagutu genituen, non palestinako errefuxiatuen inguruko errealitateaz ohartu ginen. Hitzaldian datuak, alderdi teorikoak edo kontzeptualak erakutsi zizkiguten, eta ondoren, Mohammed-ek, Unwrako elkarteko kideak bere esperientzia hunkigarria aditzera eman zuen. Denak txundituta geratu ginen,eta modu batean bizi garen nolabaiteko kristalezko burbuxa apurtzeko balio izan gaitu. Gu leku pribilegiatuan bizi gara, eta berekoiak sentitu ginen berari entzuten. Konturatu ginen gure egunerokotasunean etengabe kexatzen garela txorakeriez, eta gure pentsamenduan aldaketa bat eman beharko litzatekeela, eskerrak emanez bizi garen tokian errege-erregina bagina bezala bizi garelako. Azken batean, bizitza-lezioa eman zigun, barrutik ukitzen diguten gauzek eraldaketa eta hausnarketarako bidea irekitzen dute. 

Unrwa-ko hitzaldiko ezagutzak barnertazea ahalbidetu gintuzten Ikertze Elkarteko kideek. Hau da, dinamika tradizionala hautsi, gure parte hartzea bultzatuz. Zine eta eskulan tailerren bidez, artea Haur Hezkuntzan ikasteko, ezagutzeko, komunikatzeko tresna funtsezkoa dela bermatu genuen. Modu honetan, haurrak barruan duena, sentitzen duena… adierazi eta kanporatu dezake eta aldi berean irakasleak haurra hobeto edo gertuagotik ezagutu, hau da, bere errealitatera (sozial, afektiboa….) hurbiltzeko aukera zabaltzen zaio, ingurua berari egokituz. 

Bestetik esan, Joxemi gure IKTko irakaslearekin lan modularrari lotuta hainbat jarduera egin ditugu, batetik, bidioen editatzeak eta bestetik, prozesuen inguruko hausnarketak, profesional ezberdinen hiztaldiak... Lagungarria bereziki, egin dugun azken Mikro-tailer izan da, moduluko lanaren bi alderdiak landu baititugu, bai bidioen editatzea zein tailerraren txosten moduko bat egin behar izan dugu, non lortu duguna, zailtasunak, eta hein batean balorazio orokor bat egin behar izan dugun. 

Azkenik, Moduluko lanaren ardatz nagusia aniztasuna eta hezkuntza izan dira, lau hileko honetan izan ditugun hitzaldi, tailer, bizipen… guztiek hori izan baitute amankomunean. Hala ere, benetan aberasgarria izan dena, denetan aniztasunaren alderdi ezberdinak landu izana da, horrela aniztasun hitzaren esanahia zabalduz, baita gure ikuspegia ere. 
Gure narratiba digitalaren gaia bi hitzetan esanda desberdintasun sozialak dira, baina baita hitz potolo horien azpian dagoena isladatu nahi izan dugu. Hau da, munduko errealitatea ezberdinak ezagutu ondoren, horiek aditzera eman nahi izan ditugu, horrela pertsona batzuenganako errespetua, onarpena, babesa, balorazioa bermatuz, eta beste errealitate batzuk salatuz. Hala eta guztiz ere, narratiba hobeto uler dezazuen egile testua irakurtzea gomendatzen dizuegu. 



Esan bezala, bidaia bere helmugara iristear dago, eta beraz, bloga ixteko ordua da. Lau hileko hau benetan polita izan da, sentimendu askotarikoak sorrarazi dizkigu, poza, tristua, haserrea…baina denetatik ikaskuntzarekin geldituko gara. Ikaskuntza bai alderdi pertsonalean zein profesionalean lortu dugu, horrela pertsona bezala garatuz eta hobetuz. Esan beharrekoa da, aniztasunaren inguruko ezagutza ez dela hemen amaitzen, oraindik etengabe ikasten eta desikasten jarrituko dugu…

lunes, 19 de abril de 2021

IKERTZE Ibai Etxabe

Hurrengo egunean, Ikertze Kultur Elkartearen eskutik Unrwakoekin ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan genuen artea abiapuntutzat hartuz. Bi taldeetan banatu ginen eta batzuk zinemarekin lotutako tailerra gauzatu zuten, non kortometraje bat egin zuten eta besteok eskulanetara bideratutako tailerra egin genuen, zeinetan gure irudimena erabiliz "ezberdinez" betetako barkuak egin genituen. 

Batetik, arte tailerrekoek, haurrei aniztasuna marrazki eta irudi ezberdinen bidez azaltzea zuten helburu, kontzeptua bera ulergarriagoa izateko. Horretarako, talde txikietan jarri eta bakoitzak itsasontzi moduko bat sortu zuen, barruan forma ezberdinetako pertsonaiekin,

Bestalde, zinema tailerrekoek irudiaren inguruko oinarri teoriko batzuk jaso ondoren, binaka jarri eta bost segunduko bideo bat sortu behar izan zuten, stop motion teknika baliatuz eta protagonista “nakba” (palestinarren giltza) zelarik, lehen aipatutako kortometrajea.

Gu lauko taldea garenez, bi eta bi banatu ginen bi tailerrak ezagutzeko; bata zuzen- zuzenean, guk parte hartu genuen horretan, eta bestea zeharka baina ondoren gure ikaskideen lanak eta esperientzia ongi eta sakon ezagutuz.

Honako hauek dira guk eta gure taldekideek osatutako arte-lanak:


Ikertze kultur elkartekoekin egindako bigarren saioan, aurreko astean sortutako bideoak ikusi zituzten zine tailerrean. Ondoren, arte tailerrean sortu genituen itsasontziak hartu eta bideo bat sortu zuten, hau ere stop motion teknika baliatuz, baina oraingoan, 10 segundukoa:


Bai ikertze eta Unrwarekin izandako saio hauek alderdi guztietan aberasgarriak izan dira. Hitzaldiek maila teorikoan ekarpenak egin zizkiguten; tailerretan, aldiz, maila praktikoagoa batean aniztasunera hurbiltzeko aukera eta horrekin enpatia izateko aukera izan genuen. Bestalde, irakasle izango garenean eta tailer hau ikasleekin egiteko aukera badaukagu zalantzarik gabe egingo genuke. Haurrak diren heinean haien mailako ekintza oso aproposa iruditzen zait, egokituta erabat haur hezkuntzako ikasleentzat. 
Gainera, hauei esker egin genuen hausnarketa oso baliagarria izan zitzaigun gure Narratiba Digitalaren nondik norakoak espezifikatzerako orduan, zenbait idea bertatik hartu genituen eta. 
Beraz, hiru saio besterik ez ditugu eduki baina asko ikasi dugu, bai arte eta zinearen inguruan baina baita aniztasunaren inguruan geuk daukagun kontzeptua zabaltzeko, modu horretan geure burua hobeto edo sakonki ezagutzeko aukera ikaragarria emanez, maila pertsonalagoa batean. 

BEGISARE Ibai Etxabe

Oraingoan Begisare Elkartea bisitan etorri da gure fakultatera, ikusmen-urritasunaren inguruko sentsibilizazio eta kontzienziazio saio bat ematera. Hitzaldian ikusmen urritasuna duten pertsonen egunerokotasuna ezagutu genuen, gizarteak eragindako zailtasunak eta oztopoak ezagutu eta baita haien gaitasunak ere.
Guri pertsonalki, errealitatea hain gertu ikusteak haiekin enpatizatzea eragin zigun, baina bereziki haunsartzera bultzatu gaituen ideia garrantzitsua honako hau da: "ikusmen-urritasuna duten pertsonak ez direla soilik pertsona itxuak"; beste era batera esanda, izkutuan edo atzean geratzen dira errealitate desberdin ugari, eta errealitate horien alderdiez ohartarazteko eta horiek sakonki eta modu zuzen eta praktiko batean ezagutzeko aukera izan genuen. 

Aipatzen dugun modu zuzen eta praktiko hori, ikusmen zailatasunak dituzten pertsonen paperean jartzeko jarduera bat izan zen. Honek haien errelitate ezberdin eta anitzak gertutik ezagutzeko balio izan gaitu; alderdi emozionalari dagozkionak, hau da, sentitu edo pentsatu dezaketena modu batera edo bestera ulertzeko, eta testuinguruaren alderdiari dagozkion oztopoak lehen pertsona bizitu genituen. 

Azken batean, pentsatzen dugu haiek ez direla arazoa baizik eta gizartea ez dagoela prestatuta munduan dauden aniztasun mota ezberdin guztiei erantzuteko, eta administrazio publikoek lehentasuna beste gauza batzuetan jartzen dutela, pertsonen beharretan jarri ordez. 
Bestalde, eguneroko bizitzan haiei laguntzeko gomendio eta aholkuak eman zizkiguten eta harrituta geratu ginen laguntza egokiak zein diren zehatz mehatz erakusteko bideoa jarri zigutenean. Azken finean, aditzera eman zuten pertsona hauei eskaintzen zaien laguntza desegokia dela orokorrean gizartearengandik. 
Oso laguntza simpleak dira eta guk adibidez, maila pertsonalago batetik hitz eginez, ikusmen urrtitasuna duen pertsona bati lagundu genion autobusaren zenbakia zein den jakin nahi zuelako. Guk NORMALTASUN osoz laguntza eskaini genion, beraz, honekin esan eta transmititu nahi dugun funtsezko ideia hau da: ez zaie desberdin tratu behar, eta zorigaiztoak balira bezala. Horretarako, gure hizkuntza eta jokabideak aldatu behar ditugu; adibidez, "gaixoa..." , "ze pena ematen didan..." .  

Azkenik, elkartetik hiru kide etorri ziren, horietatik bat txakur gidariarekin etorri zen eta beraz, nabari zen itsua zela eta laguntza behar zuela. Baina beste kideak ez zuten inolako laguntza osagarririk, beraz, "ezkutuan" mantendu zuen berak ere zailtasunak zituela ikusteko. Gutako bat, ordea, konturatu zen zailatsunen bat bazuela baina besteok ez ginen ohartu berak esan zuen arte. Harrituta gertau ginen baina aldi berean konturatu gara pertsonak ezin ditugula aurrez kritikatu edota zalantzan jarri behar, ez dakigulako pertsona horren atzetik zer sentimendu, emozio, bizipen...dauden. 
Beraz, errespeta dezagun bizi garen mundu anitz hau !!!

Azkenik, erakutsi diguten bideoa atxikitzen dizuegu, gomendioak eta elkartearen izena zabaltze aldera. 

UNRWA Ibai Etxabe

Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia, Unrwa izenekoa etorri da oraingoan hitzaldi bat ematera. Izenburuan ikusi dezakezuen bezala Palestinatik gertu egoteko aukera izan genuen, modu batera edo bestera haien errealitate gordina are gehiago ezagutu genuen, Palestinako mutil baten eskutik. Bertan bizitako eta jasandako sufrimendua, zorigaitza, askatasun eza, errepresioa eta zapalkuntza argazki eta bizipenen bidez erakutsi zizkigun. 

Gu, oro har, hobeto ohartu eta konturatu ginen hango bizitza nolako den, eta hango pertsonen azalean berehala jarri ginen, erabat hunkituta. Ez da bidezkoa munduan jendea horrela bizitzea, denetarik falta zaie, baita oinarrizko beharrak ere, hala nola edateko ura, ez dute argindarrik, botikak eskuratzeko zailtasun izugarriak... 

Gainera, uneoro kontrolpean bizi dira, esate baterako, ezin dira herritik irten justifikatu gabe, ordutegiak dituzte herrira sartzeko eta militarrak atea ixtean debekatuta dute sartzea...zerrenda amaigabea izanik. Palestinar biztanle guztiak militarren esanetara eta aginduetara daude eta militarrek jarrera inmorala, ez bidezkoa edo jokabide okerra daukazula pentsatzen badute nahi dutena egin dezakete zurekin, mehatxatu edo jo, torturatu eta hil arte. 


Beste kontu bat Palestinar emakume errefuxiatuak dira, non zapalkuntza bikotza jasaten duten, israeldarren okupazioa eta gizarte patriarkala. Beraz, esan dezakegu, erresilientzia eredu direla. Emakumea izateagatik are okerrago bizi dira, eta mutil eta gizonen eta baita militarren mehatxu fisikoak sufritzen dituzte etengabe. Gainera, haien kontrako jarrera badaukate kartzelean sartu daitezke edota paliza ikaragarriak jaso, azken batean haiek dira “erregeak” “agintariak” eta jainkoa izango balira bezala tratatu behar zaie. Erabat zapalduta bizi dira, eta ez dute askatasunik ezer ez egiteko. Gainera, ez genuen batere espero emakumeak elikadura ziurtasun eza jasaten zutenik eta hezkuntza ezin dute jaso. 

Infernu eta jasangaitza da hango egunerokotasuna, hango bizitza hein batean, Palestinar guztientzat baina batez ere emakumeentzat. 


Hitzaldia erabat baliagarria izan zen errealiatea ezagutzeko, baina are gertuagotik ezagutu genuen Mohammedek bere esperientziaz hitz egin gintuenean. Hunkiturik geratu ginen, hitzik gabe, emozionatuta erabat, malkoa eutsi ezinik, azken batean, munduko beste errealitate batekin topo egin genuen, baina Mohammedek hemen bizi duen errealitatea ere ezagutu genuen,  horrela, gure koloretako munduak beltza koloreak ere bazituela konturatu ginen. 


Azkenik, hezkuntzari erreferentzia txiki bat eginez, uste dugu irakasleok errefuxiatuen gaia landu behar dugula ikasleekin haien mailako lanketak eginez. Hau da, aniztasunean hezitzea jarrera bat sustatzen da, besteak beste, sinpatia, enpatia, irekitasuna, errespetua beste pertsonekiko interesa, harreman postiiboa...Guk transmitiu behar dieguna honako hau da: batzen gaituena bereizten gaituena baino askoz gehiago da, oinarrizko beharrak eta balioak berberak baitira pertsona guztientzat.


jueves, 8 de abril de 2021

IPUIN LANKETA


Gelan irakurri eta landu ditugun ipuin guztiak aniztasunaren trataera egiteko oso egokiak eta baliagarriak direla uste dugu. Haur Hezkuntzan ipuinen kontaketa zein irakurketa gauzatzea irakasleok izan behar dugun gaitasun funtsezkoenetako bat da. Horretarako, lehenik eta behin kontaketa eta irakurketaren arteko bereizketa egitea ezinbestekoa da, alde batetik, kontaketa geure hitzekin testuak dioena azaltzea da, eta bestetik, irakurketa ipuinaren testua literalki irakurtzean datza. 


Bestalde, ipuinen lanketan alde batetik, aukeraketaren garrantzia azpimarratu nahi dugu. Kasu honetan, aniztasunaren inguruko gairen bati buruz jarduten duen ipuin bat aukeratu behar dugu. Horretarako, ipuina arretaz irakurri eta transmititzen dituen balioak eta ideiak aztertu behar dira; oro har, ipuina interesgarria eta baliagarria den aztertzea eta baloratzea ezinbestekoa da, ondoren horien lanketa gauzatu ahal izateko ikasleekin.  Bestetik, lanketa egiteko ezinbestekoak dira bai edukia zein ilustrazioak ere, hau da, bata bestearen osagarria da, eta haurrek ez lukete istorioa ulertuko. Hala ere, uste dugu ilustrazioek pisu handiagoa dutela, horien bidez modu errazagoan eta errealistagoan barneratzen baitute ideia; azken batean, bisuala den guztia erraz interpretatzen dutelako. 

Honen harira, ipuinek, batez ere ilustrazioek, emozioak lantzeko aukera bikaina eskaintzen dute, pertsonaien aurpegiak, formak, koloreak... gehienetan emozio jakin batekin erlazionatzen baitira. 


Lehen esan bezala, gelan aniztasunari loturiko ipuin asko landu ditugu, familia eredu desberdinak, estereotipoak haustea, maila sozioekonomiko ezberdinak dituzten familiak, talde zehatz batean egoteko ustearekin haustea… Hortaz, konturatu gara lehendik aniztasunari buruz geneukan ikuspegia nolabait zabaldu egin dugula, burura etortzen zaizkigun aniztasun motez gain, beste mila motatako aniztasunak daudela ohartu eta hauei garrantzia eman eta mahai gainean jarri behar direla ikasi dugu. 


Arrazoi ezberdinak direla eta, denok besteengandik bereizten gaituzten ezaugarriak ditugula ohartu gara, bai kulturak zein sozialak, nortasunarenak, familiarenak, bakoitzarenak… Beste hitz batzuetan esanda, aniztasuna ez da bakarrik kulturala, erlijiosoa ala azal kolorearena, baizik eta pertsona guztion artean ere aurkitzen dugu aniztasuna. Denok gara desberdin eta horrek egiten du gizartea eta mundua hain anitza eta aberasgarria. 


Guk “Munstro Urdina” liburua hautatu dugu, aniztasunaren ikuspegi interesgarri bat zabaltzen duelako: Pertsona guztiak desberdinak gara, gure alderdi on eta ez hain onekin, gure gaitasun eta abileziekin eta gure zailtasunekin… Bestalde, horietaz jabetzearen idea aditzera ematen du, non munstro urdinak ez dakien nola erabili bere gaitasuna. Azkenik, gure gaitasunen erabilera egoki bat ematearen ideia azpimarratzen du, hau da, besteei minik eman gabe eta errespetuz jokatzen adierazi behar zaiela. Modu honetan, haurrak, errespetuaren, elkarbizitzaren eta enpatiaren garrantziaz ohartarizko ditugu, balore hauek izanik beraien ekintza guztien oinarri.


Eskolan, Munstro Urdinaren liburua oso baliagarria izango litzatekeela uste dugu, liburua irakurri ondoren haur bakoitzaren gaitasunak azpimarratzeko aukera ematen baitu, bakoitzak bere gaitasunak azaleratzen lagunduz eta denek guztien trebetasunak baloratuz eta guztiz errespetatuz.


Gainera, gaitasunen eta nortasunen inguruko aniztasunak landu ahal izateko bi jarduera prestatu ditugu: 

Batetik, “Haurren gaitasunak” deitzen den jarduera hau, zenbait egunetan banatuko da. Bertan, jarduera egiten hasi baino lehen, ikasle bakoitzari zertan den ona eta zer egitea gustatzen zaion galdetuko diogu, eta modu honetan, haur ororen gaitasunak eta zaletasunak zeintzuk diren ezaugutuko ditugu. Horren arabera, egun bakoitzean, haur batek gustukoa duen jarduera bat egiten zentratuko dira denak gelan, eta modu honetan, denek ikusi ahal izango dute haur horren gaitasunak zeintzuk diren jarduera zehatz horretan eta guztiek izango dute aukera jarduera hori egin ahal izateko. Jarduera ezberdinak probatuko dira non haur bakoitzak irakaslearekin jarduera bideratu ahal izango duen. Eta esan bezala, haur guztien gaitasunak errespetatu eta baloratuko dira, aurrez aipatu ditugun baloreak kontutan izanik eta hor agerian geratuko da bat esparru batean ona dela eta bestean ez hain ona, hau da, denak desberdinak eta bakarrak garela.


Bestetik, “Koloretako betaurrekoak”, non ikasle batek betaurreko berezi batzuk ipinntzen dituen eta gainontzeko ikaskideen alderdi on, gaitasun, edo gustuko duen zerbait esatea izango litzatekeen helburua. Azken batean, jarudera denen inguruko gauza positiboak esatea izango litzateke, zailtasunak bigarren plano batean utziz. 






Kike Amonarrizen Hitzaldia

Kike Amonarriz soziolinguista etorri zen euskararen egoerari buruz hitz egitera, eleaniztasunari aipamen berezi bat eman, eta hezkuntza eta irakasleei erreferentzia txiki bat ere egin zion, beste alderdi askoren artean. 


Betidanik hezkuntza sistemaren inplikazioa oso handia izan da, orain arte euskararen biziberritze prozesuan lehentasun osoa hezkuntza sistemari eman zaio logikoa dan bezela; hor egin dira inbertsio handienak bai ekonomikoki zein pertsonalki. Azken urteotan D eredua zabaltzearekin batera, haur eta gazteen artean hizkuntzaren ezagutzaren edo gutxienez ulermenaren unibertsalizazioa gertatu da, hala ere erabilera, bereziki, eskola orduz kanpoko esparruetan erabat mugatua da. Beraz, uste dugu hizkuntza gutxitu baten biziberritze prozesua ez dela guztiz lortuko hezkuntza sistemaren esfortzuekin, ez bada euskararen biziberritze esparru estrategikoetan erabiltzen. Alde batetik, hezkuntzan lanean jarraitu bai, baina lehentasuna esparru ez formala da, eskolaz kanpoko sareak (eredu informalak) behar dira. Euskarazko erregistro informala falta eta behar da, horretarako, haur eta gazteei bideratutako eskaintzak eta egistamoak euskaraz izan behar dira ezinbestean, ulertzen baitute. Hori da erronka nagusia, ezagutzatik erabilerara pasatzea; euskara, hizkuntza gutxitua, hizkuntza erraldoiez zapalduta geratuko ez bada (ingelesa edo gaztelera). 

Egoera honek erronka berriak sortarazi ditu, besteak beste gure belaunaldian gazteen hiztun profil berriak ugaritu dira, eta horietan eragin duten faktore mesedegarri edo oztopatzaileetan neurriak jartzea ezinbestekoa da haien eragina apaltzeko edo esperientzia positiboagoetara iraultzeko. Honekin batera, ideologia berriak azaldu dira eta hauek euskara bezalako hizkuntza minorizatu batentzat oso kaltegarriak izan daitezke, oraindik kaltebera eta egiazko normalizazioa lortzetik urrun. 


Bestalde, irakasleon erronka handienetarikoa, atzerritar berrien etorrerak eragiten duen kulturaniztasun eta eleaniztasuna da. Batetik, haur guztien hizkuntza eta kultura gelan eta gelatik kanpo kudeatzen jakin behar dugu, horiek errespetatuz, zainduz, eta aldi berean euskararen biziberritze prozesua indartuz eta euskal-kulturaren transmisioa bermatuz. Uste dugu familia atzerritarrei euskara eta kultura ezagutzeak, bizi diren gizartean eta bereziki eskolan guztiz integratzeko balio dakietela. Azken finean, euskara salbatuko bada ez da salbatuko gaur egun euskaldun eleanitzei esker, salbatuko da baldin eta lortzen badugu kanpotik etorriko diren pertsonek bat egitea prozesu honekin. Aurrez aurre daukagun aukera hau ezin dugu galdu, baina betiere familien errealitate eta praktika lingustikoak zapaldu gabe eta horiek ordezkatzen edo alde batera uzten ez saiatuz.


FIN DE LA EXPERIENCIA

Este viaje parece que comenzó ayer, pero ya está llegando a su destino final. Como en todos los procesos de la vida hemos aprendido sobre mu...