Mostrando entradas con la etiqueta HITZALDIA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta HITZALDIA. Mostrar todas las entradas

lunes, 19 de abril de 2021

UNRWA Ibai Etxabe

Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia, Unrwa izenekoa etorri da oraingoan hitzaldi bat ematera. Izenburuan ikusi dezakezuen bezala Palestinatik gertu egoteko aukera izan genuen, modu batera edo bestera haien errealitate gordina are gehiago ezagutu genuen, Palestinako mutil baten eskutik. Bertan bizitako eta jasandako sufrimendua, zorigaitza, askatasun eza, errepresioa eta zapalkuntza argazki eta bizipenen bidez erakutsi zizkigun. 

Gu, oro har, hobeto ohartu eta konturatu ginen hango bizitza nolako den, eta hango pertsonen azalean berehala jarri ginen, erabat hunkituta. Ez da bidezkoa munduan jendea horrela bizitzea, denetarik falta zaie, baita oinarrizko beharrak ere, hala nola edateko ura, ez dute argindarrik, botikak eskuratzeko zailtasun izugarriak... 

Gainera, uneoro kontrolpean bizi dira, esate baterako, ezin dira herritik irten justifikatu gabe, ordutegiak dituzte herrira sartzeko eta militarrak atea ixtean debekatuta dute sartzea...zerrenda amaigabea izanik. Palestinar biztanle guztiak militarren esanetara eta aginduetara daude eta militarrek jarrera inmorala, ez bidezkoa edo jokabide okerra daukazula pentsatzen badute nahi dutena egin dezakete zurekin, mehatxatu edo jo, torturatu eta hil arte. 


Beste kontu bat Palestinar emakume errefuxiatuak dira, non zapalkuntza bikotza jasaten duten, israeldarren okupazioa eta gizarte patriarkala. Beraz, esan dezakegu, erresilientzia eredu direla. Emakumea izateagatik are okerrago bizi dira, eta mutil eta gizonen eta baita militarren mehatxu fisikoak sufritzen dituzte etengabe. Gainera, haien kontrako jarrera badaukate kartzelean sartu daitezke edota paliza ikaragarriak jaso, azken batean haiek dira “erregeak” “agintariak” eta jainkoa izango balira bezala tratatu behar zaie. Erabat zapalduta bizi dira, eta ez dute askatasunik ezer ez egiteko. Gainera, ez genuen batere espero emakumeak elikadura ziurtasun eza jasaten zutenik eta hezkuntza ezin dute jaso. 

Infernu eta jasangaitza da hango egunerokotasuna, hango bizitza hein batean, Palestinar guztientzat baina batez ere emakumeentzat. 


Hitzaldia erabat baliagarria izan zen errealiatea ezagutzeko, baina are gertuagotik ezagutu genuen Mohammedek bere esperientziaz hitz egin gintuenean. Hunkiturik geratu ginen, hitzik gabe, emozionatuta erabat, malkoa eutsi ezinik, azken batean, munduko beste errealitate batekin topo egin genuen, baina Mohammedek hemen bizi duen errealitatea ere ezagutu genuen,  horrela, gure koloretako munduak beltza koloreak ere bazituela konturatu ginen. 


Azkenik, hezkuntzari erreferentzia txiki bat eginez, uste dugu irakasleok errefuxiatuen gaia landu behar dugula ikasleekin haien mailako lanketak eginez. Hau da, aniztasunean hezitzea jarrera bat sustatzen da, besteak beste, sinpatia, enpatia, irekitasuna, errespetua beste pertsonekiko interesa, harreman postiiboa...Guk transmitiu behar dieguna honako hau da: batzen gaituena bereizten gaituena baino askoz gehiago da, oinarrizko beharrak eta balioak berberak baitira pertsona guztientzat.


jueves, 8 de abril de 2021

Kike Amonarrizen Hitzaldia

Kike Amonarriz soziolinguista etorri zen euskararen egoerari buruz hitz egitera, eleaniztasunari aipamen berezi bat eman, eta hezkuntza eta irakasleei erreferentzia txiki bat ere egin zion, beste alderdi askoren artean. 


Betidanik hezkuntza sistemaren inplikazioa oso handia izan da, orain arte euskararen biziberritze prozesuan lehentasun osoa hezkuntza sistemari eman zaio logikoa dan bezela; hor egin dira inbertsio handienak bai ekonomikoki zein pertsonalki. Azken urteotan D eredua zabaltzearekin batera, haur eta gazteen artean hizkuntzaren ezagutzaren edo gutxienez ulermenaren unibertsalizazioa gertatu da, hala ere erabilera, bereziki, eskola orduz kanpoko esparruetan erabat mugatua da. Beraz, uste dugu hizkuntza gutxitu baten biziberritze prozesua ez dela guztiz lortuko hezkuntza sistemaren esfortzuekin, ez bada euskararen biziberritze esparru estrategikoetan erabiltzen. Alde batetik, hezkuntzan lanean jarraitu bai, baina lehentasuna esparru ez formala da, eskolaz kanpoko sareak (eredu informalak) behar dira. Euskarazko erregistro informala falta eta behar da, horretarako, haur eta gazteei bideratutako eskaintzak eta egistamoak euskaraz izan behar dira ezinbestean, ulertzen baitute. Hori da erronka nagusia, ezagutzatik erabilerara pasatzea; euskara, hizkuntza gutxitua, hizkuntza erraldoiez zapalduta geratuko ez bada (ingelesa edo gaztelera). 

Egoera honek erronka berriak sortarazi ditu, besteak beste gure belaunaldian gazteen hiztun profil berriak ugaritu dira, eta horietan eragin duten faktore mesedegarri edo oztopatzaileetan neurriak jartzea ezinbestekoa da haien eragina apaltzeko edo esperientzia positiboagoetara iraultzeko. Honekin batera, ideologia berriak azaldu dira eta hauek euskara bezalako hizkuntza minorizatu batentzat oso kaltegarriak izan daitezke, oraindik kaltebera eta egiazko normalizazioa lortzetik urrun. 


Bestalde, irakasleon erronka handienetarikoa, atzerritar berrien etorrerak eragiten duen kulturaniztasun eta eleaniztasuna da. Batetik, haur guztien hizkuntza eta kultura gelan eta gelatik kanpo kudeatzen jakin behar dugu, horiek errespetatuz, zainduz, eta aldi berean euskararen biziberritze prozesua indartuz eta euskal-kulturaren transmisioa bermatuz. Uste dugu familia atzerritarrei euskara eta kultura ezagutzeak, bizi diren gizartean eta bereziki eskolan guztiz integratzeko balio dakietela. Azken finean, euskara salbatuko bada ez da salbatuko gaur egun euskaldun eleanitzei esker, salbatuko da baldin eta lortzen badugu kanpotik etorriko diren pertsonek bat egitea prozesu honekin. Aurrez aurre daukagun aukera hau ezin dugu galdu, baina betiere familien errealitate eta praktika lingustikoak zapaldu gabe eta horiek ordezkatzen edo alde batera uzten ez saiatuz.


FIN DE LA EXPERIENCIA

Este viaje parece que comenzó ayer, pero ya está llegando a su destino final. Como en todos los procesos de la vida hemos aprendido sobre mu...